Euskal Herriaren eta Kataluniaren arteko elkarlana, Donostian
Villafrancako castellersak. Uztailaren 2an, euskal herritarrek eta katalanek Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatu zituzten, autodeterminazio eskubidearen alde, Gure Esku-k, ANC Biltzar Nazional Katalanak eta FEEC Kataluniako Txangozale Erakundeen Federazioak antolatuta. Horren aurretik, ordea, Euskal Herriaren eta Kataluniaren arteko elkarlana irudikatu zuten Donostian, eta Vilafrancako castellers ezagunek hainbat giza gaztelu egin zituzten hirian.

