Haizea Garaik dimisioa aurkeztu du
Haizea Garai. Irailean lehertu zen egoera Elkarrekin Donostian, Haizea Garai Ezker Anitzako zinegotziak dimisioa aurkeztu baitzuen, Ahal Duguko Aitzole Aranetak “hitzez eta fisikoki jazarri” zuela salatuz. Aranetak ukatu egin zituen akusazioak. Handik hilabetera, Aranetak iragarri zuen udal politika utziko zuela, eta Victor Lasa izango da koalizioaren alkategaia. Beste alderdiak ere jarri dira udal hauteskundeei begira, eta, hain zuzen ere, PSE-EEn zalaparta sortu zen Odon Elorzaren itzulera posiblearekin. Azkenean, ordea, Marisol Garmendia izango da alkategaia. Gainontzeko alkategaiak Eneko Goia (EAJ), Juan Karlos Izagirre (EH Bildu) eta Borja Corominas (PP) izango dira.

