Jakintzako bi mutil kantineraz jantzita atera ziren haur danborradan
Jakintza ikastetxeko bi mutil kantineraz jantzita atera ziren haur danborradan. San Sebastian eguna historikoa izan zen: ez zen bandera igoerarik eta jaitsierarik izan Konstituzio plazan, eta helduen danborradak ez ziren kalera atera. Hala ere, Donostian ez ziren danbor hotsak falta izan, haur danborrada bost gunetan banatu baitzuten, Alderdi Ederren egin ordez. Ordea, beste arrazoi batengatik ere historikoa izan zen, haur danborradan bi mutil kantineraz atera baitziren, lehenengo aldiz. Jakintza Ikastola izan zen pausoa eman zuena.

