Milaka euskaltzale Donostian, Euskara Aurrera manifestazioan
Milaka euskaltzale batu zituen Euskara Aurrera manifestazioak. Milaka euskaltzalek hartu zuten parte maiatzaren 21ean euskararen aldeko Euskara Aurrera manifestazioan. Antiguako tuneletik abiatu zen 17:30ak inguruan, Euskara Aurrera zioen pankarta bat buru zuela, eta manifestazioak aurrera egin ahala, gero eta jende gehiago batu zen. Manifestazioa Bulebarrean amaitu zen, ekitaldi jendetsu batekin. Gaztealdiak, euskararen aldeko gazteen sareak, deitu zuen manifestazioa, eta euskalgintzako eragile ugarik egin zuten bat deialdiarekin.

