Oier Oa erruduntzat jo dute, baina zigorrik gabe
Oier Oa. Frantziako Estatuan egoteko lurralde debekua urratzea leporatuta epaitu zuten otsailean Oier Oa Groseko preso ohia. Martxoan jakinarazi zuten epaia, eta erruduntzat jo zuten, baian ez zuen zigorrik jaso. 2020ko azaroan atxilotu zuen Oa Frantziako Poliziak Oa, Larresoroko (Lapurdi) etxetik Baionako Bernat Etxepare lizeora lanera zihoala. Frantziako Kasazio Auzitegia lurralde debekua kentzeko prozeduraren harira defentsak ezarritako helegiteari buruz eztabaidatzen ari da.

