24 urteko gazte bat labankadaz hil dute Okendo plazan
Okendo almirantearen eskultura (Argazkia: Olaia Gil Sanchez). Hiru pertsona atxilotu dituzte gaur goizeko lehen orduan Donostian gazte bat hil dutelakoan. 24 urteko gizonezko bati arma zuri batekin eraso egin diote eta lesioak eragin dizkio, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gertakariak gaur goizeko seiak eta hogei inguruan izan dira, Okendo plazan.
Hainbat polizia bertaratu dira, eta gazte bat aurkitu dute arma zuriz zaurituta. Berehala eskatu dute laguntza medikoa, baina osasun-langileek ahaleginak egin badituzte ere, zauritua bertan hil da.
Zazpiak eta hogei inguruan, Udaltzaingoak bi pertsona aurkitu ditu Hondarribia kalean, 28 urteko emakume bat eta 26 urteko gizon bat, eta hilketan parte hartu dutela iritzita, atxilotu egin dituzte.
Ondoren, goizeko hamarrak aldera, hirugarren pertsona bat atxilotu dutela jakitera eman dutenez. Donostiako ertzain-etxeak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

