Hipodromoaren hobekuntzentzat 400.000 euro eta zaldi lasterketentzat 800.000 euro onartu ditu udalak
Tokiko Gobernu Batzordeak asteartean onartu du Administrazio Baldintza Partikularren Plegua, prozedura irekiaren bidez esleitzeko Donostiako Hipodromoa era pribatiboan erabiltzeko emakida administratiboa.
Instalazioa zaldiak ukuiluratzeko eta entrenatzeko, zaldi lasterketak antolatzeko, joko jardueretarako eta ostalaritza-jardueretarako erabiliko da. Halaber, Udalak konpromisoa hartzen du 438.000 euro jarriko dituela, gehienez ere, instalazioak egokitzeko, eta gehienez 800.000 euro udako zaldi lasterketak antolatzeko. Guztira, 1.238.000 euro. Emakida 3 urterako ematen da, formalizatzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Epe horren muga eguna iritsitakoan, bi aldeak ados jartzen badira, epea luzatu ahal izango da, gehienez ere bi urtez.
Eneko Goiak adierazi duenez, azken urteetan emandako kopuru berdintsuak dira honakoak.