Igarotako bidearen kronologia bat

Bera Berak abonamendu berezia eskainiko du maiatzera arte

BeraBera (Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea)

Bera Berak eskaintza berezia luzatu du urte berrian sartzearekin batera. Denboraldiko bost partidak eta playoffeko lehen neurketa ikusteko abonamendu berezia prestatu du: helduek 44 euro ordainduko dute; infantil eta jubenilek 26 euro, eta familiarra (bi heldu eta bi infantil) 88 euro.

Horrez gain, Bera Berak finalaurrekoa eta finala jokatuko balitu, abonamenduari esker salneurrietan %50eko deskontua izango lukete zaleek. Partida bakoitzean sarrerak erostekotan heldu batek 70 euro ordaindu beharrean, abonamendua hartuta 26 euro aurreztuko lituzke.

HITZAkide HITZAkide