Urte hasiera borobila txuri-urdinentzat
Martin Zubimendi, david Silva eta Takefusa Kubo Realeko partidu batean. (Argazkia: Reala) Realeko neska-mutilek ezin hobeto hasi dute 2023. urtea. Emakumezkoek kostata menderatu zuten Alhama azken sailkatua (2-1), baina hiru puntuak batu zituzten. Gainera, markagailua irauli behar izan zuten irabazteko. Laurak bere atean eta Manu Vanegasek egin zituzten txuri-urdinen golak. Garaipen garrantzitsua da Natalia Arroyoren taldearentzat.
Gizonezkoek, berriz, etxeko lanak ez ezik, etxetik kanpokoak ere ondo baino hobeto egin zituzten. Almeriari aise irabazi zioten atzo (0-2), eta sailkapeneko hirugarren postuan egonkortu dira 32 punturekin. Betis laugarren sailkatuari lau puntu ateratzen dizkiote. Oraingoan, David Silvak –37 urte betetzen zituen egunean– eta Alexander Sorlothek egin zituzten golak. Txuri-urdinek ez dute atseden hartzeko modurik izango, kopako partida dutelako asteazkenean, hilaren 17an. Anoetan jokatuko da final-zortzirenetako kanporaketa partida bakarrera, 19:00etan.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek hiru puntuko aldearengatik galdu zuen Jairisen pistan (73-70). Erregulartasuna topatu ezinda dabil Azu Muguruzak gidaturiko taldea. Denboraldiaren parekoa ari da izaten egiten ari diren jokoa.
EMAITZAK
Futbola
Gizonezkoen liga, 16. jardunaldia
- Almeria 0 – Reala 2
Emakumezkoen liga, 14. jardunaldia
- Reala 2 – Alhama 1
Saskibaloia
Emakumezkoen liga, 16. jardunaldia
- Jairis 73 – Ibaeta Basket 70

