"Herritarrek pairatu zuten istorioa kontatzeak hunkitu egin nau"
Toti Martinez de Lezearen Bretxa lana oinarri hartuta, Bergara Antzerki Musikala elkarteak Bretxa 1813, Donostiako Sutea antzerki musikala sortu du. Viktoria Eugenia Antzokian egongo da ikusgai urtarrilaren 13tik 15era.
1813, armada aliatuak (Ingalaterra, Espainia eta Portugal), Donostia inguratu du frantziarrak kanporatzeko asmoz. Hiritar negozioa zaintzen geratu da Marina alabarekin batera. Erabaki hori larrutik ordainduko du, ordea. Izan ere, armada aliatua Donostian sartuko da, eta orduan…
Bergara Antzerki Musikala elkarteak emakumearen ikuspuntutik kontatuko du Gipuzkoako pasarterik ilunenetakoa. “Gertakizun latzak kontatu arren, Donostiako hiriak berpizteko duen gaitasuna nabarmendu nahi da. Hori baita mezua, behin eta berriz errautsetatik berpizteko eta jaikitzeko gaitasuna duela; horra hor donostiarren, gipuzkoarren eta euskaldunen nortasuna”, adierazi dute. Sara Manzano Larrañaga (Bergara, Gipuzkoa, 1994) aktorearekin izan gara.
Nola hasi zineten?
Bergarako musika eskolaren inguruan sortu da egitasmoa, bertako irakasleekin. Ni orduan ez nengoen Bergaran, baina parte hartzeko proposamena luzatu zidaten, lehendik hainbat musikaletan parte hartu dudalako. Gehienontzat ez da lehen aldia.
Zer izan da historia hau ezagutzea?
Batez ere hunkitu nau herritarrek sufritu zuten istorioa kontatzeak, liburuan azaltzen den moduan. Ez bakarrik hemen gertatu den zerbait izan zela baizik eta herritarren sufrimendua erakustea.
Protagonistetako bat zara zu.
Marina naiz, txokolate dendako alaba. Marina, liburuan bezala, 15 urteko gazte bat da. Edozein gazteren moduan, ez du lanik egin nahi, mutilekin ibili nahi du, lagunekin joan eta abar. Teniente bat ezagutzen du eta maitemindu egiten da. Gero jada ez da espero zuen gertatzen. Gazte idealista, maiteminkor bat da, baina bere inozentzia hori hausten da errealitateak ematen dion zaplaztekoagatik.
Berezia izango zen honelako pertsonaia baten azalean jartzea.
Batez ere pertsonaiak duen eboluzioagatik. Hasieran neskatila txolin bat da, baina gero dena ilundu egiten da. Bere kontrako aurpegiarekin kontrastatzen dizun.
Zer da obratik gehien gustatu zaizuna?
Desfile militarrak asko gustatzen zaizkit, gerrako iruditeria berezi horrek izugarrizko nortasuna ematen diote musikalari. Miserableak obra egin genuen, eta horren
Dena salduta dago honezkero, egingo duzue saio gehiago?
Donostian uste dut ezetz, eta hurrengoa martxoaren 4ean izango da, Bergaran. Nik dakidala ez dago ikuskizun gehiago.