Federico Garcia Lorca pasealekua itxi dute, kamioi batek hormarekin talka egin ondoren
Federico Garcia Lorca pasealekua. (Argazkia: Hitza) Federico Garcia Lorca pasealekuko zirkulazioa itxi dute, eta ibilgailuak Maria Kristina zubitik desbideratzen ari dira. Donostiako Udalak azaldu duenez, Renferen lanetan zamalanak egiten ari zen kamioi batek pasealekuko hormaren kontra talka egin du, eta horma errepidera erori da. Zehazki, autobus geltokiko aparkalekuaren irteeraren ondoan gertatu da istripua, eta, ondorioz, autobusak zein geltokiko aparkalekuko ibilgailuak sarreratik ateratzen ari dira.

