'Danbobrava' kanta kaleratu dute BRAVAk eta La Diablak: "Motorrak berotzeko!"
Sara Delgado BRAVA DJ donostiar ezagunak kanta berri bat atera du gaur, San Sebastian eguna ganoraz ospatzeko. Hemen entzun dezakezu Sarriegiren doinuekin egindako remixa.
San Sebastian egunerako sorpresa ekarri diguzu: Danborava kanta berria. Nolatan?
Maite eta miresten dudan nire lagun Rayri (Diabla) esan nion ea noiz elkartu ginen musika egiteko. Eta, bat-batean, abestiaren instrumentala bidali zuen! Eta ni? Barkatu??? Bera Gran Canariakoa da eta! Udan gertatu zen hori, eta Aste Nagusian, Piratetan kanta jarri nuen eta mundu guztia flipatuta geratu zen, eta kristoren zarata egin zuan publikoak! Gero jendeak asko galdetzen zidan ea abestia igoko nuen edo zer. Nik letra egin eta kantatzeaz arduratu naiz, eta zerbait tipikoa eta ez hain tipikoa esan nahi nuen. Eta ezer ez, gaur baino egun hobea ateratzeko! Motorrak berotzeko!
Jasotako babesa eskertu nahi zenuen sareetan, zer gertatu da izenari dagokionez?
Bai,hasiera batean BRAVA izena kendu behar izan nuen, beste pertsona batzuek erregistratuta zutelako, baina sare sozialetako jendearen babes eta zaratari esker egoera aldatu egin da eta erabiltzen utzi didate. Horregatik, oraindik ere BRAVA naiz karteletan plataformak eta nire bihotzean kar kar!
2022 oso urte indartsua izan zen Bravarentzat: Boiler Room bat, EPa, hamaika show…
Boiler-a super bizia! Coachella festibaleko esperientzia oso eroa! Makina bat bizipen sinesgaitz urtebetean, jende eder asko ezagutu dut… Saio gogokoenen artean: Aste Nagusiko piraten kontzertua; gazte jator-jator batzuk antolatzen zuten Belgradoko jaialdi bat; eta Madrilen kristoren festa egin genuen nire Dembooty kolektiboarekin eta Jokko kolektiboarekin. Maitasun, intentsitate eta izerdi handiko jaiak! Eta pertsonalki geratzen naiz ikaskuntzarekin eta ezagutzen ari naizen pertsona zoragarriekin! Adibidez, Ray! Lehen aldiz eraman ninduen Bartzelonara pintxatzera, eta hortik aurrera oso lagunak gara, eta elkarrekin partekatu eta elkarrekin sortu nahi dugu! Gora musika!
Donostian, baita Dabadaban eta Piratetan ere. Zer da zuretzat Donostian musika jartzea?
PFFFFFFFFFFF! Zoramena! Etxean musika pintxatzea izugarria da! Hemengo kodeak ulertzen ditut, eta beste modu batean harremantzen naiz publikoarekin. Euskaraz hitz egin dezaket, eta Maite Zaitut kanta jarri! Oso berezia da!
Eta amaitzeko, nola ospatuko duzu gaurko eguna?
Ba ez dut ideiarik ere, baina lehenengo eta behin gula goxoak jan behar ditut, bere kaienatxo eta baratxuri goxoarekin, eta gero pentsatuko dut zer nahi dudan!