Kaskarinen iparra
Gaztelerazko veleta-ren itzulpena da haize-orratza. Baina badu beste adiera bat, norbait buru arina, edo inozoa dela adierazteko. Itzulpen horretarako kaskarina hitza erabiltzen da. Kaskarina da, hain zuzen, donostiarroi irri egiteko erabili ohi den izengoiti horietako bat. Ba ote dute lotura hitzok? Kaskarinok asmatu ditzakegu, akaso, beste inork aurreikusi ez dituen mapak eta ipar orratzak? Hala bada, ni neu birjabetzearen alde, eta kaskarin izendatzearen erabat alde. Twelve Monkeys pelikulan, Brad Pitten esaldi mitikoa gogora: «Eroak gehiago garenean, haiek izango dira eroak».