Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Ospitaleko zerbitzuburuek protestekin jarraituko dutela erabaki dute

ESI_elkarretaratzea Osakidetzako Donostialdeko ESIko zerbitzuburu batzuen elkarretaratzea, Donostia ospitalearen aurrean.

Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek mobilizazioak mantentzea adostu dute, gaur goizean Donostiako Ospitalean egin duten batzarraren ondoren. Osakidetzako zuzendaritzak joan zen asteko bileran lortu zituzten aurre akordioak aste honetan garatuko dituela espero dute eta, hala bada, elkarretaratzeak bertan behera utziko dituztela aurreratu dute.

Jon Zabaleta medikuak EITB-n esan duenaren arabera, aurreko asteko bileran hainbat konpromiso hartu zituen Osakidetzako zuzendaritzak ahoz. Horiek idatziz eta sinatuta izatea aurrerapauso handia izango litzatekeela nabarmendu du.

Konpromiso horien artean daude Onkologikoa Donostialdeko ESIan integratzea, Kalitatearen lantaldean Donostiako ospitaleko langileek parte hartzea eta, LEParen ondoren asistentzia arazoak sortzen direnean konpondu ahal izatea.

HITZAkide HITZAkide