"Gure hirian soberan daude ostalaritzako gehiegikeria horiek"
Hiriko ostalaritza sektorean gertaturiko lan esplotazio kasua gaitzetsi eta “larritzat” jo du Eneko Goia alkateak: “Merezi duten erantzuna izango dutelakoan nago. Gure hirian soberan daude ostalaritzako gehiegikeria horiek”.
Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen adierazpenarekin bat egin du Goiak, eta horrelako gertaerek “hiri osoa” kaltetzen dutela gaineratu du. “Oso kezkagarria da horrelakoak gertatzea ostalaritzan, eta hiriko beste edozein sektoretan. Izan ere, Donostian lan baldintzak betetzea ezinbestekoa da”, nabarmendu du alkateak.