Palacio Bellas Artes de San Sebastian izenarekin irekiko dute Hilton hotela 2024an
Arte Ederren eraikina Hilton hotel bihurtzeko lanak aurrera doaz, eta epaitegiek Ancora eta Ondare elkarteen errekurtsoak atzera bota dituzte. Horiek horrela, obrak aurreikusi moduan egin ahal izango dituzte. Hau da, bakarrik Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziak (EHOBPB) ezarritako babes maila bermatuko dute; jatorrizko fatxadak mantentzea, baina hormetan leihoentzako zulo berriak egiteko aukerarekin.
Curio bildumako luxuzko hotelak ere argitu du bere izena: Palacio Bellas Artes de San Sebastian. 2024rako irekitzea aurreikusi du hotel kate estatubatuarrak. Guztira, 82 gela izango ditu, eta horietatik zortzi suiteak izango dira. Bileretarako gela bat, gimnasio bat, taberna eta jatetxe bat, eta lur azpiko aparkaleku bat izango ditu.