Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Hobe al da isilik gelditzea?

Euskarazko antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da Donostian, Ramon Agirreren eta Itziar Ituñoren eskutik.

_Hobe_ixilik__ Itziar Ituño eta Ramon Agirre dira ‘Hobe ixilik’ antzezlaneko aktoreak.

Txalo ekoiztetxearen azken lana da Hobe ixilik!, eta joan den astean estreinatu zuten Hondarribian. Egunotan, Donostiako Antzoki Zaharrean eskainiko dute: gaurtik (hilak 26) igandera (hilak 29) ikusi ahalko da, 19:30ean (igandean, 19:00etan). Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean daude eskuragarri, 16-22 euroan.

Salome Lelouch da obraren egilea, Begoña Bilbao Lejarzegi zuzendaria eta Ramon Agirre eta Itziar Ituño interpreteak (bihar Amaia Lizarralde egongo da, Ituñoren ordez). Adierazpen askatasuna, eztabaida sakonak, eguneroko eztabaidak eta familia sekretuak ditu hizpide obrak, dantzarekin uztartuta: “Gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen da. Me Too, aldaketa klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin”.

HITZAkide HITZAkide