Euken Ostolaza tenorea zendu da
Euken Ostolaza Zamora (Igeldo, 1961) tenorea zendu da gaixotasun larri baten ondorioz. Ostolazak Donostiako Orfeoiaren kantu eskolan hasi zituen kantu ikasketak. Ondoren, Lyongo Kontserbatoriora eta Versailleseko Centre de Musique Baroquera joan zen, eta han Prix d’Honneur saria lortu zuen. Gainera, Estrasburgoko Rhine operako kidea, Parisko Bastilla operako bakarlaria eta Radio France abesbatzako kidea izan zen 2000. urteaz geroztik.
Donostian oso ezaguna izan da Ostolaza, Musika Hamabostaldiko hainbat ikuskizunetako protagonista izan delako, eta baita hainbat hedabidetan kolaboratu izan duelako ere.
Igeldoko agerkari digitalak egindako azken elkarrizketa hemen irakur dezakezue.