Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

'Cantervilleko mamua' eleberria taldean irakurtzeko aukera izango da otsailean eta martxoan Koldo Mitxelena Kulturunean

koldo_mitxelena_kulturunea Koldo Mitxelena Kulturunea. (Argazkia: Malen Aldalur)

Koldo Mitxelena liburutegiko irakurketa taldeak, Irakurketa Errazak, Cantervilleko mamua elkarrekin irakurtzeko taldea osatu nahi du. Otsailaren 8tik martxoaren 29ra elkartuko dira Koldo Mitxelena liburutegian, asteazkenero, 19:00etatik 20:00etara.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

Irakurle taldean parte hartzeko interesa duenak izena eman beharko du otsailaren 8a baino lehen, kmliburutegia@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzita edo 943-11 27 60 zenbakira deituta.

HITZAkide HITZAkide