Lilatoiak badu bere kamiseta
33. Lilatoiko kamiseta. (Argazkia: Lilatoia) Hilabete eskas gelditzen da 33. Lilatoiak Donostiako kaleak hartzeko, eta Donostiako Atletikok dagoeneko iragarri du zein izango den aurtengo kamiseta. Goiko argazkian ikus daitekeen moduan, lasterketa egiteko bi modalitateei erreferentzia egingo die elastikoak: handbike estiloari eta korrikalariei. Gainera, izena ematerakoan, elkartasunezko euro bat gehituta dago prezioan, eta euro hori Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federaziora bideratuko dute.
Martxoaren 5ean, igandean, izango da 33. Lilatoia, eta dagoeneko 1.000 emakumek baino gehiagok eman dute izena. Gainera, ohiko legez, HITZA taldea osatuko da Lilatoian, eta, bestalde, IRUTXULOKO HITZA dortsal bat zozkatzen ari da.

