Ancient Settlers taldeak 'Transition' lan berria plazaratuko du maiatzean
Venezuelako Carlos Chiesa Estomba eta Herman Riera musikariek Donostian sortu zuten Ancient Settlers metal banda, 2020an. Ordutik, bi lan labur eta iraupen luzeko bat kaleratu dituzte, eta maiatzaren 1ean lau abestiz osaturiko Transition EP berria argitaratuko dute. Hilaren 18an Antiguako Doka antzokian aurkeztuko dute.
Aurrerapen moduan, Mihi Nomen Est Ira kantaren bideoklipa aurkeztu dute.
Taldeak hainbat aldaketa izan ditu azken hilabeteotan. Egungo boskotea ondorengo musikariek osatzen dute: Genesis Farias (abeslaria), Carlos Chiesa Estomba (gitarra), Hernan Riera (bateria), Miguel Herrera (baxua) eta Agustin Martinez (gitarra).
IRUTXULOKO HITZAk Chiesa Estomba gitarrista elkarrizketatu zuen iaz.