Igarotako bidearen kronologia bat

Bukaeran sufrituta ere, hiru punturekin itzuli da Reala Bartzelonatik

reala Espanyolen eta Realaren arteko partidaren une bat. (Argazkia: Reala)

Valladoliden aurkakoa salbuespena izan zela erakutsi zuen Realak astelehenean, bereziki, lehenengo 70 minutuetan. Izan ere, partidaren lehenengo hiru laurdenetan argi nagusitu ziren txuri-urdinak, eta 0-3 jarri ziren markagailuan.

Take Kubok egin zuen lehenengoa 23. minutuan, alderatze bat jasoz, eta jaurtiketa bikain batekin baloia sarera bidaliz. Hainbat gol aukera eta gerturaketa izan ostean, bigarren zatia hasi berritan iritsi zen bigarrena (52. minutuan), Sorlothen eskutik. Norvegiarra ederki desmarkatu zen, eta ondo aprobetxatu zuen Oiartzabalen erdiraketa. Ondoren, 53. minutuan, Takeren erdiraketa bat bere atean sartu zuen Cabrerak, eta 0-3-koa sartu zuen.

Dena alde zuen Imanol Alguacilen taldeak, baina konfiantza gehiegirekin jokatu zuten hortik aurrera, eta etxeko taldeak bi gol sartu zituen: Darderrek 74. minutuan eta Olivanek 87.ean. Katalanek urduri jarri zituzten donostiarrak, baina hala ere, hiru punturekin itzuli zen Reala. Azken laurdenean gertatutakoaren ostean, ordea, Alguacil “haserre” agertu zen.

HITZAkide HITZAkide