2022a urte "oparoa" izan da Parkea Bizirikentzat
Parkea Bizirik naturzaleen elkarteak 2022. urtearen balorazioa egin du, eta “oparoa” izan dela nabarmendu du, emaitza onak izan baitituzte euren proiektuek. Elkarteak 30 urtetik gora daramatza habia kutxak jartzen, besteak beste, Donostian, Astigarragan eta Errenterian.
2022an habia kutxa horietan jaiotako hegaztien datuak ere jakinarazi dituzte: “111 arrautza, 87 jaiotza eta kanpora atera diren 72 txita. 54 kaskabeltz handi, hamasei amilotx urdin eta bi urubi arrunt. 163 ikuskapen, orotara”. Halaber, gogorarazi dute habia kutxak jartzen hasi zirenetik, 2.520 hegazti atera direla kutxetatik, eta 7.508 ikuskapen egin dituztela.
Bestalde, pozik agertu dira 30 urte habia kutxekin erakusketarekin: “Okendo eta Egia Kultur Etxeetan bide egiten ikusi dute, baita Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian duen campusean eta Martuteneko espetxean ere. Erakusketa badoa hegan, Gipuzkoa altxor bilakatu duten 2.520 doinuekin batera”.
2022. urtearen laburpen bideoa ere argitaratu dute: