Aitor Bengoetxea donostiarra da UEUko zuzendari berria
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) urteko Batzar Nagusia egin du gaur goizean, eta Aitor Bengoetxea (Donostia, 1967) zuzenbidean doktorea hautatu dute zuzendari berri gisara. Bengoetxeak hartu du Kepa Sarasolaren lekukoa. Zuzendaria ez ezik, zuzendaritza ere berritu du UEUk. Xabier Landabidearen eta Ines Castiellaren lekua hartu dute Arantza Aldezabalek eta Maria Napalek.
2022an Udako Ikastaroen 50. urteurrena ospatzetik dator UEU. Hiru helburu nagusi jarri zizkioten data borobil honi: bost hamarkadetan egindako lana ospatzea; komunitatearen atxikimendua areagotzea eta erreferentzialtasuna eta aitortza lortzea. Zuzendaritzak balorazio bikaina egin du urteurrenaz, eta aurrera begira dituzten erronkei aurre egiteko indarra bildu dutela adierazi du.