Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Donostiako bi jatetxek euren bigarren eguzkia jaso dute Repsol gidan

rekondo Rekondo jatetxeko arduradunak, Repsol gidako euren bigarren eguzkiarekin.

Banatu dituzte 2023ko Repsol gidako eguzkiak, eta sarituen artean hainbat jatetxe donostiar daude. Hain zuzen ere, bigarren eguzkia lortu dute Rekondo eta Amelia by Paulo Airaudo Donostiako jatetxeek.

Bestalde, lehenengo eguzkia jaso duen donostiarrik ere bada: Oteiza-Akelarre espazioak eta Zazpi STM jatetxeek euren lehen eguzkia lortu dute Repsol gidan. Saritu guztiak hemen kontsultatu daitezke.

HITZAkide HITZAkide