Hiriari eta generoari buruzko hainbat saio egingo dituzte gaztelekuetan
(Argazkia: Donostiako Udala) Donostiako Udalak hiriari eta generoari buruz aritzeko hainbat saio antolatu ditu martxoan zehar gaztelekuetan. Berdintasun sailetik azaldu dutenez, sexismoak “gure kaleak eta plazak baldintzatu ez ditzan”, auzoetako puntu kritikoen mapa landuko dute haietan.
Martxoaren 1ean Amarako gaztelekuan egingo dute saioa; martxoaren 4an, Aieten; martxoaren 17an, Bidebietan; eta martxoaren 17an, 24an eta 31n, Altzan.


