Xipri Muñagorriri omenaldia egingo diote igandean Grosen
Xipri Muñagorri Dorronsorori, Groseko ezker abertzaleko militante historikoari, omenaldia egingo diote igandean Grosen. Dorronsoro (Elduaien, 1934-Gros, 2023) joan den otsailean zendu zen, eta “azken egunera arte” hainbat mugimendutan parte hartzen aritu zen. Azken urteetan, bereziki pentsiodunen mobilizazioetan parte hartzen eta antolatzen aritu zen, baita Groseko ezker abertzaleko dinamiketan ere.
Omenaldia 13.00etan izango da, Katalunia plazan.
Militante historikoa
1933an Elduaienen (Gipuzkoa) jaioa, Herri Gaztedi erakundeko kide izan zen. Nazioarteko Erakunde Katolikoaak zuen Nekazarien eta Landa Gazte Katolikoen Nazioarteko Mugimenduaren euskal atalak jaso zuen euskarazko izena zen Herri Gaztedi. Gipuzkoan bi kontsiliario zituen, Martin Zamora eta Xipri Muñagorri, 1972ra arte Gazte euskal aldizkaria argitaratu zuen, elizako sektore kontserbadore batek “legez kanpoko propaganda” bezala salatu zuena.
Lagunek azaldu dutenez, “Xipriri ez zitzaion asko gustatzen apaiza izan zela aitortzea”, gerora asko aldatu baitzuen bere pentsaera.
1970eko hamarkadan, Euskal Herritik alde egin behar izan zuen, errepresioaren beldur, eta Bartzelonara joan zen. Han egon zen hogei urtez, harri eta marmol enpresa batean. Euskal Herrira itzultzean, Grosera joan zen bizitzera, eta bertako mugimendu politikoetan aritu zen buru belarri, joan den otsailean zendu zen arte.