"Kirol egokituari laguntzen zaio aurten, eta hori oso ondo dago"
Igandean, Donostiako kaleak emakumez beteko dira berriz, 33. Lilatoiaren bueltan. 6.000 bat emakumek hartuko dute parte, eta horietako bat Ane Asensio oiartzuarra izango da. Hainbat urte daramatza parte hartzen Asensiok, esku bizikletarekin.
Gogoz zaude iganderako?
Gogo handiz nago Lilatoirako, bai.
Asko entrenatzen ari zara?
Entrenamenduak egiten ari naiz, bai: atletismokoak, slalom modalitatekoak eta esku bizikletakoak. Prest nago Lilatoirako!
Noiztik hartzen duzu parte Lilatoian?
2018an hasi nintzen Lilatoian parte hartzen, eta asko gustatu zitzaidan. Horregatik, urtero hartzen du parte ordutik. Jende asko egoten da, eta ongi pasatzen dut, emozio handia sentitzen dut.
Aurten, izen emateko euro solidarioa Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarentzat izango da. Zer iruditzen zaizu?
Kirol egokituari laguntzen zaio horrela, eta hori oso ondo dago, behar handia dagoelako horretarako.
Esku bizikletan parte hartuko duen bakarra izango zara aurten?
Uste dut beste neska bat ere egongo dela esku bizikletarekin. Beraz, ondo, hobe bi egotea ni bakarrik joan ordez.
Zer esango zenieke emakumeei hurrengo urteetan Lilatoian parte hartzera animatzeko?
Ba, parte hartzera animatzeko, ondo pasatzen dugulako. Oso giro ona egoten da, eta, gainera, aurretik zumba saioa egoten da, eta ederki pasatzen dugu.