
Tortilla txapelketa egin zuten igande eguerdian, eta inoiz baino jende gehiago animatu zen parte hartzera. Ibaetako jai batzordearen arabera, guztira 48 parte hartzaile. Ordea, irabazle bakarra: Ana Moraza auzokidea. Berak prestatu zuen tortillarik goxoena. Eguraldi ona lagun, jai giro ederraz gozatu zuten Ibaetan. Arratsaldean, herri kirolen erakustaldia egin zuten, eta gaur haurrentzako feriak zabalik izango dira.

















