Igarotako bidearen kronologia bat

Erraustegiak kutsaturiko urak itsasora isurtzeko baimena bertan behera geratu da

GuraSOS GuraSOSek agerraldi informatiboa egin du gaur, Usurbilen. (Argazkia: Inaxio Esnaola)

GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez, behin-behinean bertan behera geratu da Zubietako erraustegiak kutsaturiko urak Zurriolara isurtzeko baimena. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) iazko azaroan eskatu zuen erraustegitik Arkaitzerreka ibaira isurtzen diren dioxinak eta metal astunak dituzten urak Añarbeko Uren Loiolako araztegira ponpatu, eta ondoren Monpaseko hustubidetik isurtzea.

2023ko urtarrilaren 2an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak elkarteari jakinarazi zion GHK-ri eskaturiko baimena eman ziotela, “etorkizuneko larrialdien aurreko prebentzio neurri gisa”. Baimen horri errekurtsoa aurkeztu zion GuraSOSek otsailaren 1ean, eta ez du erantzunik jaso: “Baimen horrek indarra galdu du, Arantxa Tapia sailburua ez baitio erantzun errekurtsoari, hilabeteko legezko epean, martxoaren 1ean”.

Tapiak hilabeteko epea zuen eteteko eskaera administrazio edo erakunde eskudunaren erregistro elektronikoan sartu zenetik, “eteteko eskaera berariaz ebazteko eta errekurtsogileei jakinarazteko”. Aldiz, epea igarota eta erantzunik ez dagoenez, “baiespen isiltasuntzat” hartu behar dela nabarmendu du GuraSOSek.

HITZAkide HITZAkide