Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Frantzia pasealekuko nartzisoak kentzeko eskatu du PACMAk, "toxikoak" direlako

nartzisoak donostia Nartzisoak Frantzia pasealekuan.Joseba Parron San Sebastian

Frantzia pasealekuko nartzisoak pertsonentzat eta animalientzat “toxikoak” direlakoan, PACMAk idatzi bat helarazi dio Donostiako Udalari, landareak kentzeko eskatuz. Donostiako PACMAko alkategaiak, Asier Esparzak, sinatu du idatzia, eta leku horretan nartzisoen ordez beste landare “seguruago” batzuk jartzea proposatu du.

PACMAren zerrendaburuak azaldu duenez, “hainbat ikerketen arabera, nartzisoek produktu kimiko toxikoak dituzte, hala nola alkaloideak, glukosidoak eta oxalatoak, eta horiek kontzentratuago daude erraboilean. Horiek urdaileko arazo larriak eragin diezazkiekete landarearen edozein atal irensten duten animaliei eta pertsonei. Sintoma nagusiak gorakoak eta beherakoa dira, baina konbultsioak eta heriotza ere eragin ditzakete”.

Horrez gain, ukitze hutsarekin, nartzisoek animalien azala eta mukosak ere narritatu ditzaketela uste du, eta baita eskularrurik gabe ukitzen dituztenen eskuak ere. 

Esparzaren ustez, nartzisoen egokitasunari buruz galdetu beharko luke udalak landatu baino lehen, “ez baita estetika kontua bakarrik, baita segurtasun eta erantzukizun kontua ere”.

HITZAkide HITZAkide