Iraganaren deia

(Argazkia: Joseba Parron)

Deiaren zain egon zaitezke hemen paratuta. Iraganetik deitu dezake inork, eta nola zen oroitzen hasiko zara.

Dirurik gabe geratu eta acobrorrevertido etxera deitzen zenuenekoa, Mikelen edo Olaiaren etxean geratuko zinela gurasoei kontatzeko, edo, tira, beste gezurren bat. Oroitzen naiz zulotxoan hatzak sartzen nituela pezeta batzuk eta gero euro zentimo batzuk topatzeko esperantzaz. Oroitzen ditut telefono bromak, adibidez: Benito Camela ea etxean ba ote zegoen galdetzen —bai, orain bezain azkarrak ginen nerabetan—. Oroitzen naiz, baita ere, beldurra nuela dei bat egin eta justo nire aurrekoak bonba bat ez dakit non jarri zutela esateko deitu izanaz, eta nire hatz markak hartu eta ttak, marroia niretzat izateaz. Oroitzen dut, gerora, azkar ordezkatzen hasi ginela SMSengatik: «Kx, zmz zd? Gero 16:30 kata plzn? Mx amz».

Akaso apur bat erromantizatu egiten ditut sasoiok, telefonoa urgentzietarako eta pitokerietarako behar genuenekoa, eta ez zenean etxetik ateratzeko baldintza ezinbestekoa.

HITZAkide HITZAkide