Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Lucas Egibar munduko txapeldunordea da

lucas-egibar Lucas Egibar (erdian), zilarrezko dominarekin. (Argazkia: Basque Team)

Lucas Egibar snowboarder donostiarra bigarren gelditu da Urrezko Globoan, eta munduko txapeldunordea da. Mont-Saint-Anne estazioan (Quebec) jokatu zen finala igandean, eta Egibar bigarren postuan iritsi zen finalera. Aurreko eguneko sentsazio onekin jarraitzea eta lehenengo postua eskuratzea zuen helburu donostiarrak, baina ez zuen lortu eta Martin Noerl alemaniarra izan zen garaile.

Egibarrek 24 puntuko desabantaila zuen finalean, eta ia derrigorrez irabazi behar zuen sailkapen orokorreko lehenengo postua lortzeko; aldiz, laugarren bukatu zuen. Hala ere, egindako denboraldiarekin pozik agertu da donostiarra: “Uste dut oso denboraldi ona egin dudala, bederatzi Munduko Koparekin eta sei finalekin. Oso motibatuta noa, Globoa iritsiko delako, ez dakit noiz, baina iritsiko da”.

Noerlek ere aitortu du donostiarrak egindakoa: “Dena oso berdinduta egon da, biok merezi genuen Urrezko Globoa”. Egibarrek 29 urte ditu, eta behin irabazi du Urrezko Globoa: 2015ean.

HITZAkide HITZAkide