Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Patri Urkizu omenduko dute, euskal antzerkiari egindako ekarpenarengatik

patri urkizu Patri Urkizu eta Aizpea Goenaga, 2009an, euskal antzerkiari buruzko liburua aurkeztu zutenean. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta Patri Urkizu Sarasua (Lezo, Gipuzkoa, 1946) izango da Viktoria Eugenia Antzokian egingo duten ekitaldiaren protagonistetako. Galaren hasieran Patri Urkizu idazleari omenaldia egingo zaio euskal antzerkiari egindako ekarpenagatik. Izan ere, euskal antzerkia izan da Urkizuren ikergai garrantzitsuenetako bat.

Hainbat lanen artean, 2009an euskal antzerkiaren historiaren berri ematen duen liburu bat aurkeztu zuen. UNED (Universidad de Educación a Distancia) argitaletxeak plazaratu zuen lana, eta bertan, ibilbide historiko horrez gain 120 irudi eta 30 idazleen testuen antologia elebidun bat aurkitu daitezke.

Antzerkiaren Galaren bukaeran, Donostia Antzerki Saria emango zaie Kamikaz Kolektiboaren eta Ttak Teatroaren kideei, Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi lanagatik. Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Iraia Elias aktoreek zuzendutako eta antzeztutako obra da. Iaz Donostian programatu ziren euskarazko 25 antzezlanen artean hautatu du epaimahaiak. Emanaldirako gonbidapenak Viktoria Eugeniako leihatilan eskuratu behar dira.

HITZAkide HITZAkide