Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Aldundiak Infernuko kaleratzearen aurkako alegazioak deuseztatu dituela salatu dute

infernua Otsailean Infernuan egin zuten elkarretaratze bat. (Argazkia: Sara Ibarguren)

Infernua Bizirik plataformak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak deuseztatu egin ditu Infernua auzuneko kaleratzearen aurkako alegazioak. Horregatik, mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute, eta deialdietara adi egotera deitu dituzte herritarrak.

Gogoratu behar da Ibaetako Infernua auzunean 540 etxebizitza eraikitzea aurreikusten duela udalak. Ordea, hainbat pertsona bizi dira Infernuko eraikinetan. Hain zuzen ere, auzuneko pabiloi batean bizi ziren hamarnaka lagun kaleratu zituzten 2020ko azaroan.

HITZAkide HITZAkide