Igarotako bidearen kronologia bat

Estatuko hazigile ekologikoen lehenengo topaketa egingo dute Donostian

Haziera

Cristina Enea Fundazioak sortu eta kudeaturiko Haziera proiektuak estatuko hazi ekologikoen ekoizle txikien lehen topaketa antolatu du. Martxoaren 31n egingo dute, Ingurumen Baliabideen Etxean.

Mahai ingurua “aitzindaria” izango dela azaldu du fundazioak, eta beraien esperientziak eta ikaskuntzak plazaratzea du helburu. Gainera, beste helburu bat “lan sare bat formalizatzea” dela ere nabarmendu dute. “Sare horretan modu koordinatuan landuko dira hazi ekologikoaren ekoizpena eta tokiko baratze mota desberdinei lotutako ezagutzaren hedapena”, adierazi dute.

Jardunaldi horretan, Haziera proiektuko teknikariez gain, honako kolektibo hauek hartuko dute parte: Les Refardes (Katalunia), La Troje (Madril), Associacio de Varietats Locals (Mallorca), Esporus (Katalunia), Eixarcolant (Katalunia), Aleka (Gipuzkoa) eta beste bi esperientzia, Aragoitik eta Malagatik etorritakoak.

HITZAkide HITZAkide