Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Donostiako 52 tabernetako pintxo bereizgarrienak jasotzen dituen gida aurkeztu dute

pintxo gida Donostiako Pintxo Institutuaren gida.

Donostiako Pintxo Institutuak paperean inprimatutako gida berria argitaratu du. Gida hori Donostiako 52 establezimenduk osatzen dute, eta establezimendu horien hautaketa iaz egin zen, hogei bat ebaluatzaile anonimo eta independentek hiriko 224 tabernetara bisita egin ondoren.

Gida salgai dago, 25 euroren truke. Bertan, aukeratutako 52 tabernetako pintxo bereizgarrienen argazkiak ikus daitezke, eta baita horiek egiteko errezetak ere. Mapa bat duen eskuorri zabalgarri bat ere badakar liburuak, eta bertan, gidako establezimenduak non dauden kokatuta agertzen da.

 

HITZAkide HITZAkide