Osakidetzak azpikontratatutako garbiketa zerbitzuko langileek hiru asteko greba hasiko dute
Osakidetzak azpikontratatutako garbiketa zerbitzuko langileek hiru asteko greba abiatuko dute asteazkenean. Bost urte daramate hitzarmenik gabe, eta Osakidetzako langileen baldintzekin homologatzea helburu dute.
LAB, UGT eta CCOO Sindikatuek jakitera eman dutenez, baldintza horiek onartu zituzten bere garaian enpresak, langileek eta Osakidetzak. Edonola ere, ez Osakidetzako zuzendaritza “homologazio printzipioa hausten” ari dela salatu dute, “uko egin baitiote Osakidetzako langileei aplikatutako gaiak egokitzeari eta aplikatzeari”.
Ondoko gutxieneko baldintzak ari dira aldarrikatzen: garapen profesionalaren deialdietara sarbidea izatea; txanda-kontratuari lotutako erretiro partziala hartzea; lanpostu hutsak betetzeko sistema bidezkoagoa eta objektiboagoa, besteak beste.
Enpresa esleipendunek eta Osakidetzako zuzendaritzak “pilota elkarri” botatzen diotela diote sindikatuek, eta egoera alferrik luzatu ez dadin aterako dira berriz ere kalera langileak apirilaren 26tik aurrera.


