Bizikletan ibiltzeko ikastaroak egingo ditu Kalapiek
Maiatzean eta ekainean bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak egingo ditu Kalapie Txirrindularien Elkarteak. Ikastaroak helduentzat dira, ikasteko aukerarik izan ez dutenentzat zein bizikleta erabiltzeari aspaldi utzi ziotenentzat, eta nolabaiteko erraztasuna eta segurtasuna berreskuratzeko leku mugatu bat behar dutenentzat.
Ikastaroak Egiako Kalkutako Teresa plazan egiten dira, trenbidearen azpian, eremu akotatu batean. Ikastaroaren iraupena, guztira, 6 ordukoa da, 4 egunetan banatuta. Udaberri honetan astean zehar, astearte eta ostegunetan, antolatuko dituzte ikastaroak, bi txandatan banatuta. Lehenengoa 17:30etik 19:00etara eta bigarrena 19:15etik 20:45era. Bizikleta tolesgarriak dituzte, ikasteko bereziki egokiak eta zerotik hasten direnentzat erreserbatuak. Hala ere, ahal duten ikasle guztiek euren bizikleta eramatea gomendatzen dute.
Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, idatzi ofizina.teknikoa@kalapie.org helbidera.

