Etxe bat norberarena
Etxe bat etxe baten gainean. Eraikitzeko lekurik gabe geratu ziren aspaldi Ekialdeko auzoak. Goraka eraiki behar da, goraka, goraka, goraka. Ikusiko ditugu inoiz, Asiako makro hirietan lez, etxe orratzak hodeiak ukitzen? Erabaki gutxi guk: maizterrak gara lanbro artean.
Virginia Woolfen Gela bat norberarena ordez, Etxe bat norberarena aldarrikatzen duen kamiseta ikusi dut nonbait —edo memea, ja ez dakit zer ikusten dudan—. Iritsiko da unea berdin izango duela etxe hori beste etxe baten gainean egotea. Edo beste baten azpian.
Lagun batek esaten du askatasuna ez dela aldarrikatu behar dugun eskubide bat; berdintasuna baizik —Askatasuna Ayusismoaren aldarrikapena dela dio—. Non bizi aukeratzeko askatasuna, ez; bizitza duin bat izateko aukera berdintasuna.
Tatxersen kantak gogora datozkit: «Gure herriko eliza / Kontzertu toki berria / Fabrika zaharra jabetza /Langileei eskainia / Ta gela bakar bat zu ta biontzako».

