
Altzako historia mintegiak eta Casares-Tomasene kultur etxeak Altzako X. Naturaldia antolatu dute elkarrekin. Edizio honetako programa maiatzaren 2tik 31ra bitarte garatuko da. Hilabete osoan zehar, Altza eta natura, X. urteurrena erakusketa izango da ikusgai, Casares-Tomasene kultur etxean.
Hilaren 11n, 55 urtetik gorakoentzako Jaizkibelera txangoa antolatu dute. Gaintxurizketa-Hondarribia izango da ibilbidea, eta izena maiatzaren 2an eman ahal izango da, 943- 35 11 49 zenbakian. Egun berean, 19:00etan, Carlos Calvinok hitzaldi bat emango du kultur etxean, Zergatik gustatzen zaizkigu loreak? Artetik zientziara izenburupean.
Maiatzaren 12an, 17:00etan, Artea eta Natura izeneko ikastaroa eskainiko dute kultur etxean, eta material naturalak erabiliz eskulanak egiteko aukera izango da. Izen ematea zabalik dago, 943- 35 11 49 zenbakian.
Hilaren 19an paseo botanikoa egingo dute Larratxoko parketik Lau Haizetara. 17:30ean abiatuko dira kultur etxetik. Maiatzaren 22an, Bideo forum saioa egingo dute Tomasene kultur etxean: Alma salvaje (Wild, 2014) filma ikusteko aukera izango da, 17:30ean.
Azkenik, maiatzaren 25ean 55 urtetik gorakoentzako txangoa egingo dute Bizarrain mendira. Izen ematea maiatzaren 2an zabalduko da, eta 943- 35 11 49 zenbakira deituz egin ahal izango da. Amaitzeko, egun horretan Valles secretos de Gipuzkoa liburuaren aurkezpena egingo dute Joana Garciak eta Txemi de los Doloresek. 19:00etan izango da, Tomasenen.