Gizon bat hil da Donostian, topoak harrapatuta
Igande gauean gizon bat topoak harrapatuta hil zen Donostian, Segurtasun Saileko iturriek Efe albiste agentziari azaldu diotenez. Ezbeharra 22:45ean jazo zen, Easoko eta Anoetako geltokien artean. Gertakaria ikertzen ari dira, eta hipotesi guztiak zabalik daude.