Igarotako bidearen kronologia bat

Zirkulazio aldaketek eragiten duten "kaosa" salatu du Marisol Garmendia alkategaiak

Marisol Garmendia (Argazkia: PSE-EE)

Marisol Garmendia Donostiako alkatetzarako hautagai sozialistak adierazi duenez, donostiarrek ezin dute jarraitu zirkulazio aldaketek eragin duten “kaosarekin” bizitzen. “Izan ere, jaiegun hauetan, aldaketa horiek hiriko Erdiguneko bideak kolapsatu dituzte berriro, eta jende asko auto ilaretan harrapatuta geratu da”, deitoratu du Garmendiak.

Alkategaiak uste du aldaketa horiek mugikortasuna “konpondu baino gehiago zaildu” egin dutela, “arazorik ez zegoen lekuetan arazoak sortuz”. Horiek horrela, nabarmendu du “alkatea denean” aldaketa horiei konponbidea emango diela, eta mugikortasunean inplikatuta dauden eragileei dei egingo diela, “adostutako plan arrazoizko eta eraginkor bat egiteko”.

Garmendiak adierazi duenez, egunotan ikusitakoa “udan datorrenaren aurrerapena” da, eta, beraz, hainbat neurri eskatu ditu; besteak beste, Illunbeko disuasio aparkalekua irekitzea, ibilgailuak zentrora joan ez daitezen.

HITZAkide HITZAkide