IRUTXULOKO HITZAn udan kazetaritza praktikak egiteko deialdia irekia
Trebatu zaitez tokiko kazetaritzan, euskara hutsean.
WordPress eta QuarkXPress tresnak erabiltzen ikasiko duzu. Euskarri digitaletan eta sare sozialetan trebatuko zara, baita argazkigintzan eta bideogintzan ere.
Praktikak egiteko epea: ekaina, uztaila eta abuztua.
Lantokia: Egian, Donostia.
Lanak ordainsaria izango du.
Interesa baduzu, bidali zure curriculuma dh@hitza.eus helbidera maiatzaren 12ra arte ‘PRAKTIKAK’ erreferentzia zehaztuz.
Animatu eta trebatu kazetaritzan euskarazko hedabide batean!

