Hamar goleko abantaila dute
Bera Bera eskubaloi taldeak liga ere irabazi nahi du. Horretarako, kanporaketa guztiak irabazi beharko ditu. Pasa den asteburuan jokatu zuten final-laurdenetako joanekoa, eta Xixon mendean hartzea lortu zuten (21-31). Hamar goleko abantaila dute alde bihar Gaska kiroldegian jokatuko duten itzulerakoan (18:00). Finalerdiak eskura dituzte.
Futbolean, Realeko neskek baino ez dute jokatuko, eta ez dute nolanahiko partida izango. Bartzelona liga txapelduna hartuko dute bihar Zubietan (18:15), eta lehiakorrak izaten ahaleginduko direla ziurtatu du Natalia Arroyo entrenatzaileak.
Belar hockeyan, berriz, Realak azken porrota ahazteko norgehiagoka izango du etzi (12:30). Junior taldearen zelaian ariko dira, eta aurreko jardunaldietan izandako sentsazio onak berreskuratzen ahaleginduko dira. Bide horretatik lortuko dute garaipena.
PARTIDAK
Eskubaloia
Ligako kanporaketa, final-laurdenak (itzulerakoa)
- Bera Bera – Xixon (bihar, 18:00)
Futbola
Emakumezkoen liga, 28. jardunaldia
- Reala – Bartzelona (bihar, 18:15)
Belar hockeya
Emakumezkoen ohorezko maila, 18. jardunaldia
- Junior – Reala (etzi, 12:30)