Anoetako ingurua urbanizatzeko lanen zati bat adjudikatu dute
Anoetako futbol estadioa. (Argazkia: Eguzki) Anoeta estadioaren ingurua berrurbanizatzeko lanen kontratua adjudikatu du Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, 1.854.209 euroko aurrekontuarekin eta lanak bederatzi hilabetean egiteko epearekin. Urbycolan S.L. enpresari adjudkatu diote kontratua, eta, zehazki, berrurbanizazio proiektuaren lehenengo faseko lehenengo bi azpifaseak hartzen ditu aintzat kontratu horrek.
Bi fasetan banatuta dago proiektua: lehenengo faseak egin beharreko lan gehienak hartzen ditu aintzat, estadioa inguratzen duen oinezkoen zonari dagozkionak. Bigarrenak, aldiz, eremu horretan skate parkean egin beharreko lanak jasotzen ditu. Lehenengo faseak, ordea, lau azpifase ditu, eta lehenengo biak adjudikatu dituzte orain (1.1 eta 1.2).
Eneko Goia alkateak azaldu du “lanak aurreikusitakoa baino pixka bat beranduago hastea” erabaki dutela, Anoetan jokatzekoak diren Top 14 errugbi txapelketako partidetan izan zezaketen eraginarengatik.

