Festak babestu dituzte
Eguraldi petrala dela eta, Bidebietako Txanpontxo jaietan ez da apar festarik izan, baina patata tortilla lehiaketa egin ahal izan dute.
Pasa den ostegunean hasi ziren Bidebietako Txanpontxo jaiak, eta badirudi eguraldi onak bizkarra eman diela. Zorionez, ordea, antolaturiko jarduerak aurrera eramateko auzoko frontoia egokitu dute. Hain zuzen ere, leku hori da auzoko festen babeslekua.
Haurrentzako apar festa bertan behera utzi behar izan dute gaur goizean, baina aurrera egin dute patata tortilla lehiaketarekin. Hamahiru aurkeztu dituzte, eta nolabait horrela goxatu ahal izan dute goizetik eguerdira bitarteko tartea. Haurrak ez dira euren puzgarririk gabe geratu, aipaturiko babeslekuan jarri dituztelako: frontoian.
Jaien argazki bilduma osatzen ari gara, eta jarraian ikus dezakezue: