58. Jazzaldiko hamar kontzertu hartuko ditu Garberak
Donostiako 58. Jazzaldiak doako hamar kontzertu eskainiko ditu Garbera merkataritza gunean. Uztailaren 21etik 25era, egun bakoitzean, 12:30ean, Txikijazz programazioaren parte izango den kontzertu bat eskainiko da. 20:00etan, beste emanaldi bat izango da egunero, eta publiko zabalarentzat joko duten bost talderen kontzertu ikusi ahal izango dira.
Jerry Bergonzi Quartet, Blue Lab Beats eta Eri Yamamoto Trio taldeen emanaldiak nabarmendu dituzte Jazzaldiaren antolatzaileek Garberan egin duten prentsaurrekoan. “Jerry Bergonzi azken hamarkadetako saxofoi jotzaile handienetako bat da, bere hizkuntza propioa sortzen jakin duen maisua. Blue Lab Beats, borborrean dagoen Londresko jazz eszenaren sormena, freskotasuna eta espiritu berritzailea hobekien islatzen dituen taldeetako bat da; bere musika cool, dotore, urbano eta modernoarekin. Eri Yamamoto pianista eta konpositore japoniarra, musika sakona, lirikoa, oroitarazlea eta sentsibilitatez betea egiten duena”, azaldu dute antolatzaileek.
Nuria Vegas Garberako gerenteak nabarmendu duenez, hirian egonkortuak dauden kultur jarduerak ekartzen jarraitu nahi dute: “Jazzaldia bezain ospe handiko ekitaldien beste erakusleiho bat izan nahi dugu”.
Hona hemen Jazzaldiak Garberan izango duen egitaraua:
Uztailak 21
Iago Magoa/Txikijazz (12:30)
Sara Dowling (20:00)
Uztailak 22
Les Cuisinieres/Txikijazz (12:30)
Ill Considered (20:00)
Uztailaren 23
Michele Hendricks & Ronald Baker Project/Txikijazz (12:30)
Jerry Bergonzi Quartet (20:00)
Uztailak 24
Eri Yamamoto Trio/Txikijazz (12:30)
Blue Lab Beats (20:00)
Uztailak 25
Amaika Rude/Txikijazz (12:30)
Five Stars (20:00)