Giro ederrean ospatu dituzte Morlansko jaiak asteburuan
Asteburu honetan ospatu dituzte Morlansko jaiak, eta jai batzordeak oso balantze positiboa egin du. “Jendea oso eskertuta dago. Eskerrak eman nahi dizkiegu materiala jasotzen eta ateratzen lagundu ziguten guztiei, eta bereziki, babesle guztiei”, azaldu dio jai batzordeak IRUTXULOKO HITZAri.
Morlansko jaiak ostiral arratsaldean hasi zituzten, txokolate janarekin. 18:30ean faroltxoa piztu zuten, eta horrela lehertu zen jaia. Asteburu osoan zehar, publiko zabalarentzako egitaraua izan dute: kontzertuak, haurrentzako jolasak, kirol frogak, poteo elegantea, herri bazkaria, sagardo dastaketa, plaza dantzak eta apar festa, beste hainbaten artean. Atzo, igandea, amaiera eman zieten jaiei, 18:00etan.
Hemen duzue Morlansko jaietako irudi bilduma: