Gasteizera iritsi dira Donostiako pentsiodunak
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak martxa bat egin du Gasteizera, gaur (hilak 25) han manifestazio bat egiteko. Bilbotik eta Bergaratik (Gipuzkoa) abiatu ziren lehenengo bi zutabeak astelehenean, eta, hain zuzen ere, Donostiako pentsiodunak Bergaratik atera ziren. Hirugarren zutabea Aguraindik (Araba) abiatu zen, asteartean.
Horrela, pentsiodunak gaur iritsi dira Gasteizko Gamarra auzora, hainbat udalerri zeharkatu ostean. Euren aldarrikapen nagusia pentsio minimoak 1080 eurokoak izatea da, eta hori aldarrikatuko dute manifestazioan.